Baietz Egian astebetez euskara hutsez bizi!

Astelehena, 2016ko urtarrilaren 11a

Donostiako Egia auzoan Egian euskaraz bizi nahi dugulako egitasmo berritzailea abiatu dute: urtarrilaren 8tik hasi eta martxoaren 4a arte pertsona desberdinek astebeteko txandetan euskara hutsez biziko dira. Auzoko hainbat elkarte eta pertsonek parte hartuko dute egitasmo honetan.

Komunikabide askok eman dute egitasmoaren berri, hona hemen horietako batzuk:

Egianeuskaraz

Blog bat ere martxan jarri dute, egitasmoan parte hartzen dutenen bizipenak jasotzeko: Egian euskaraz

Adi jarraituko dugu, ea zer nolako esperientziak kontatzen dituzten.

 

Erantzunak

  1. […] Errealitatea egoskor oilartzen bazitzaidan ere, egia nuen alde; edo hobe esanda, Egia (Lutxo) eta Egia (auzoa). Txikikeria eman dezakeen arren, ez da erraza izaten luzaroan jasotako heziketa onaren […]

Erantzun