Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo .
Donostiako Piratak abentura berri bati ekiteko prest daude. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko erronka bota diote bere buruari. Eta Donostiako Piraten “Edozer dugu posible” leloa berriz ere gauzatuko dutela zalantzarik ez dugu.
Egitasmo horretan laguntzeko, uztailaren 19an kofradietako hainbat lagunek TELP saio labur bat jaso zuten EMUN aholkularitzaren eskutik. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko abenturan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskuratu zituzten. Kanpoan egiten zuen bero latzak ez zituen moteldu pirata ausart hauek eta saioari etekina atera zioten.
Sare sozialetan “Jaiak egingo gaitu” lelopean bideo batzuk zabaldu dituzte Aste Nagusia euskaraz bizitzeko egitasmoaren antolaketara deituz. Hona hemen:
Duela hilabete batzuk argitaratu zuten Info 7ko Gureaz Blai saioko lagunek Martin Kittok egindako ahalegina telefono konpainia batekin euskaraz komunikatzeko. “No le entiendo“, “disculpe la espera“, “no es posible transferirle con un compañero de euskera” eta antzerakoak behin eta berriz etzun arren, Martinek euskarari eutsi zion.
Elkarrizketa entzun nahi? Hemen duzue: Inork ez zidan esan euskalduna izatea zein nekeza den
Antzerako egoerak modu jostagarrian har ditzakegula ikusteko adibide ona benetan. Irrisistentzia!
“Gizakiaren potentzia intelektuala erabiltzeko gai den umore dosietan neurtzen da”
Alde batetik, Donostiako Añorga auzoan“Añorgan euskaraz bizi “ esperientzia jarri dute abian. Egian egin zen bezala, Añorgan ereTELP tailerra izan dute bidelagun esperientzia honetan: Partaideetako baten esanetan: “Asko lagundu zigun ostiralean egin genuen TELP tailerrak. Hamabost lagunek parte hartu genuen, eta oso gustura geratu ginen. Horrek ere beste bultzada bat eman dio dinamikari”.
Esperientziaren lehenengo bideoak sareratu dituzte jada:
Bestetik, Lasarte-Orian urriaren 22 eta 23an Euskararen 9. Maratoia antolatu dute. Euskararen Maratoia 1986. urtean jaio zen, erronka batekin: 40 ordu baietz! Baina aurten antolatzaileek marka hori gainditzeko apustua egin dute, Euskararen Maratoitik Euskararen Egunera bitartean dauden 40 egunetan euskaraz egiteko erronka jarri dute.
Erronka honen bidez euskalduna, ahalmendu, euskahaldundu eta egunerokoan orain baino gehiago euskaraz egitera lagunduko du. Herritarren ohiko hizkuntza ohituretan dituen ondorioak neurtzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntzarekin, EHUko Pello Jauregi doktoreak zuzenduko du ikerketa-ekintza hau.
Azkenik, Agurainen “75 ordu euskaraz Agurainen” egitasmoa jarri dute martxan. Azaroaren 8, 9, 10 eta 11n euskara esparru guztietara eramango dute, “lehen hitza, bigarrena eta hirugarrena ere euskaraz eginda”.
Esperientzia hauen bidez, esperientzia pertsonalari esperientzia komunitarioa gehitzen zaio, auzo eta herrietako biztanleen hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz.
Vincent Partal-en bidez heldu zaigu bideo hau. Bertan ikus daiteke Peruko parlamentuan 2006an gertatutakoa. Kitxua hiztuna den Maria Cleofé Sumire de Condek diputatuak kargu hartzera doanean, zina kitxuaz egiten du. Peruko kongresuak karguaren zina gaztelaniaz egitera behartzen du, baina Mariak uko egin zion eta behin eta berriz kitxuaz egiten du bere zina.
Bere ahaleginak izan zuen fruitua, bideoaren amaieran ikus baitaiteke kongresuak azkenean amore ematen duela eta kitxuaz egindako zina onartzen du. Duintasun adibide ezinhobea Mariarena.
Egian euskaraz bizitzeko esperientzia aurrera eramaten ari diren lagunetako bati elkarrizketa egin diote ETB 1eko Azpimarra saioan. Esperientziaren berri ematen dute eta tartean TELP tailerrak aipatzen ditu.
Komunikabideetan oihartzun handia lortzen ari du Egiako lagunen esperientzia. Espero daigun egiatarrek hasitako bideari ekitea beste toki batzuetan ere.
Elkarrizketa entzun nahi baduzue klik egin irudian eta 1:08:52tik aurrera aurkituko duzue.
Donostiko Egia auzoko bizilagunak euskaraz bizi daitekeela erakusten ari dira Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimenarekin. Astez aste, auzoko hainbat erakundeetako kideak euskaraz bizitzeko ahalegina egiteko txandakatzen ari dira. Astea bukatu ondoren, pertsona bakoitzak bere esperientzien berri ematen du bideo laburrean.
Bideo horietako batean entzun dezakegu post honen izenbururako erabili dugun esaldia. Irribarrea eta jarrera positiboa klabeak dira euskaraz bizitzeko ahalegin horretan. Aurretik modu gatazkatsuan bizi zituen egoerak modu positiboan bizitzea lortu du bideoko lagun honek. Gainera zenbaitetan bera euskaraz egiteaz gain, solaskidea ere euskarara erakartzea lortu du. Hona hemen bere hitzetan:
Egian euskaraz bizi nahi dugulako egitasmoan parte hartzen ari diren pertsonen bideoak ikus daitezke www.egianeuskaraz.wordpress.com blogean. Pertsona bakoitzak egiten duen hausnarketaz gain, erabilitako estrategiak ere azaltzen dituzte.
Animo Egia irribarrez betetzen ari diren lagunei eta segi aurrera!
Donostiako Egia auzoan Egian euskaraz bizi nahi dugulako egitasmo berritzailea abiatu dute: urtarrilaren 8tik hasi eta martxoaren 4a arte pertsona desberdinek astebeteko txandetan euskara hutsez biziko dira. Auzoko hainbat elkarte eta pertsonek parte hartuko dute egitasmo honetan.
Komunikabide askok eman dute egitasmoaren berri, hona hemen horietako batzuk:
BERRIA egunkariak Juanjo Ruizi, Emuneko aholkulari eta TELP tailerren dinamizatzailea, egindako elkarrizketa argitaratu du, “Irten hizkuntzaren armairutik” liburuaren aurkezpenaren harira.
Labetik atera berri, hemen dakarkizuegu “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua. 2007tik TELP tailerretan euskaraz eroso noiznahi eta nonahi aritzeko gomendio eta aholkuak ematen aritu izan gara. Liburua argitaratu dugu aholku horiek jendartean gehiago zabaltzeko asmoarekin.
Liburua Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek 2010ean katalanez argitaratu zuten“Sortir de l’armari lingüistic” egokitzapena da. Liburuaren egokitzapena Juanjo Ruizek egin du eta liburuaren itzulpena Imanol Larreak. Liburuan katalanezko bertsioan agertzen diren pertsonaiak eta egoerak Euskal Herriko eta euskararen egoeretara ekarri ditugu. Horretarako, TELP tailerretan parte hartu duten pertsonen esperientziak lagungarriak izan zaizkigu.
Liburuaren berri emateko, prentsa aurrekoa egingo dugu abenduaren 2an Donostian, Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, eguerdiko 12:00etan.
Abenduaren 4an Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, Areto Nagusian 13:30etan.
Artikuluan, TELP tailerraren kronika egiteaz gain, partaideei galdera batzuk egin zizkieten erantzun zitzaten eta Ainhoa Lasa TELP dinamizatzaileari elkarrizketa mamitsua egin zioten. Artikulua hemen irakur dezakezue: