Donostiako Piratekin Aste Nagusia euskaraz bizitzeko prestatzen

Asteazkena, 2016ko uztailaren 20a

DonostiaIMG_20160719_191155ko Piratak abentura berri bati ekiteko prest daude. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko erronka bota diote bere buruari. Eta Donostiako Piraten “Edozer dugu posible” leloa berriz ere gauzatuko dutela zalantzarik ez dugu.

Egitasmo horretan laguntzeko, uztailaren 19an kofradietako hainbat lagunek TELP saio labur bat jaso zuten EMUN aholkularitzaren eskutik. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko abenturan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskuratu zituzten. Kanpoan egiten zuen bero latzak ez zituen moteldu pirata ausart hauek eta saioari etekina atera zioten.

Sare sozialetan “Jaiak egingo gaitu” lelopean bideo batzuk zabaldu dituzte Aste Nagusia euskaraz bizitzeko egitasmoaren antolaketara deituz. Hona hemen:

Prentsaurrekoa:

Taberna:

Abordatzea:

Limoiondoa:

 

Erantzun