DonostiaIMG_20160719_191155ko Piratak abentura berri bati ekiteko prest daude. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko erronka bota diote bere buruari. Eta Donostiako Piraten “Edozer dugu posible” leloa berriz ere gauzatuko dutela zalantzarik ez dugu.

Egitasmo horretan laguntzeko, uztailaren 19an kofradietako hainbat lagunek TELP saio labur bat jaso zuten EMUN aholkularitzaren eskutik. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko abenturan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskuratu zituzten. Kanpoan egiten zuen bero latzak ez zituen moteldu pirata ausart hauek eta saioari etekina atera zioten.

Sare sozialetan “Jaiak egingo gaitu” lelopean bideo batzuk zabaldu dituzte Aste Nagusia euskaraz bizitzeko egitasmoaren antolaketara deituz. Hona hemen:

Prentsaurrekoa:

Taberna:

Abordatzea:

Limoiondoa:

 

Irakurtzen jarraitu...

Bermeoko Udalak eta Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta, TELP tailerra eskainiko da martxoaren 14an eta 28an (zapatuak) Kabidxe gune sozialean. Tailerra bereziki gazteei zuzenduta izango da. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Izena emotea martxoaren 12a baino lehen egin behar da Bermeoko Gazte Asanbladaren Facebook orrian eta Bermeoko Udaleko Euskara Sailan.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: Gazteei zuzendutako TELP tailerra

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Irakurtzen jarraitu...

EMUNek euskararen erabilera areagotzeko motibazioari buruzko topaketa antolatu du irailaren 10ean eta 12an Donostiako San Telmo Museoan.

Euskararen normalizazioan, garapenean edo-eta irakaskuntzan dabiltzan eragile guztiei zuzenduta motibazioarekin lotutako hainbat gai landuko dira, jarrera eta portaerekin zerikusia dutenak.

Topaketa modu berritzailean garatu nahi da. Horretarako gai zehatzen inguruan elkarrizketak sortzeko dinamikak antolatu dira, gai horietan esperientzia duten erakundeetako pertsonekin elkarlanean. Lantaldekako dinamiken bidez, etorkizunera begira arrakastarako gakoak eta eta lanerako ildoak identifikatu nahi dira.

Besteak gaien artean, hizkuntza asertibitatea, elkarrizketa elebidunak eta TELP tailerretan lantzen ditugun gaiak jorratuko ahal izango dira topaketan.

 

motibatu-bannerra

“MOTI+BATU. Mingaina askatuz, nagiak astinduz”

  • Topaketari buruzko informazio gehiago Lantalan.com webgunean: egitaraua, egun bakoitzeko gai zehatzak, sarrera-bideo laburrak, dinamizatzaileak…
Irakurtzen jarraitu...

Zarauzko Udalak, euskararen astea antolatu du. Bertan euskara normalkuntza helburu eta hizpide dituzten hainbat ekitaldi antolatu dituzte maiatzaren 12tik 18ra bitartean. Tartean TELP tailerren inguruko hitzaldia.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 12-18, Merkatu Plaza, 18:00-20:00

Euskara, ospeletik eguterara erakusketa.

Maiatzak 13, Etxezabala, 19:00

Telp tailerrei buruzko hitzaldia.

 Maiatzak 14, Etxezabala, 19:00

Jon Sarasuaren hitzaldia: “Hiztunpolisa: norabideaz ideia batzuk”

 Maiatzak 15, Modelo Aretoa, 19:00

“Ospela eta Egutera” dokumentala eta mahai-ingurua.

 Maiatzak 16, Etxezabala, 13:00

Sari banaketa: euskai sariak. Zarautzen euskararen normalkuntzan aurrerapausu nabariak egin dituzten 3. sektoreko establezimendu, enpresa zein elkarteei beren ahalegina eskertzeko.

 Euskararen_astea_Zarautz

 

Irakurtzen jarraitu...

Pasai Donibanen herritarrei zuzendutako TELP tailerra antolatu da. PREST! Taldeak antolatu du eta Pasaiko Udalak diruz lagundu du. Lau saiotan emango da eta izena emateko  garaiz zaudete oraindik.  Hona hemen tailerrari buruzko zehetasunak:

NOIZ: Martxoak 31, apirilak 3, 7 eta 10.

ORDUTEGIA: 19:00etatik 21:30era

NON: Pasai Donibaneko udaletxe zaharrean

Izena emateko: presttaldea@yahoogroups.com

 

Hona hemen PREST! Taldearen aurkezpenerako Ander Lizarraldek osatu zituen bertsoak:

Barruak hala esan digu ta
hurbildu gara bertara
batera bizi daitezen beti
Pasaia eta euskara
zeinek elkartu behar gaitu ba
gu saiatzen ez bagara?
Euskaraz bizi nahi dugu eta 
PREST sentitzen gara ja
Pasaitar denak ekin lanari
euskararen garaia da!

Irakurtzen jarraitu...

Herritarrentzako bi tailer antolatu dira azaroan zehar:

  • Orioko Euskara Batzordeak herritarrentzat TELP tailerra antolatu du azaroaren 10, 17 eta 24. Izena emateko, Udaleko Euskara Zerbitzura deitu behar da azaroaren 7a baino lehen (943 830 346 telefonoa, 8. luzapena). 10 euro ordaindu behar dira tailerra egiteko. Informazio gehiago lotura honetan duzue: TELP ikastaroa antolatu du Euskara Batzordeak

 

  • Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo Elkarteak TELP tailerra antolatu du azaroaren 10 eta 17an.

 

Irakurtzen jarraitu...