Telpzaleen galderak eta zalantzak jasotzen ari gara eta hona hemen lagun batek bidalitakoa:

Kaixo,

Nik honako egoeraen gainean gogoeta abiatu nahi dut:

Nik badakit nire osakidetzako medikua erdalduna dela. Askotan pentsatu dut joatean euskaraz egingo niola. Kasu honetan jakin badakit honen aurka bera erasokor azalduko zaidala, eta nik, TELPekoak martxan jartzeko prest naiz. (kontuan hartu beharra dago jakina, orokorrean medikuarenean joatean, gaixo eta gogo barik goazela)

Dena den, osakidetzako arauak ez ditut ezagutzen eta beste irtenbide batzuen bila nabil. Adibidez, han nagoela eta berak kontra jartzekotan:

1) Itzultzaile bat eskatu dezaket??
2) Beste mediku batek itzultzaile lanak egin ahal dizkit?
3) Zita eskatu dezaket beste egun baterako zerbitzua euskaraz jasotzeko??
4) besterik??

NIk buruan daukadan sistema hau da: arbel txiki edo libreta txiki batean euskaraz esaten diodana marraztu edo erdarara itzuli motzean.

honen harira hau ere interesgarria:

Gureaz Blai: 6. irratsaioa:

http://www.info7.com/2012/11/06/a-215/

Zalantza potoloa eta hainbat arlo ukitzen dituena. Osasun zerbitzu publikoetan euskaldunok jasan behar izaten ditugun eskubide urraketak. Horren harira Behatokiak egindako Euskara gaixo dago Osakidetzan dokumentala gogora ekarri nahi dugu, gure lagunak bidalitako zalantza batzuekin zerikusi handia duelakoan. Hona hemen:

Gogoetarako elementu horiekin, lagunok, saia gaitezen lagunaren galderei erantzutzen, zer egin egoera horretan? Zer nolako estrategiak erabili dituzue zuek antzerako egoeretan?

Irakurtzen jarraitu...

Nereak honako galdera planteatu digu:

Pasa den egunean lagun arte eder bat elkartu ginen. Bazkariaren antolatzaileak ez du euskeraz hitz egiten eta ulertu gutxi. Bera, mahaitik jaikitzean euskaraz aritzen ginen eta esertzen zenean erregistroa aldatzen genuen erderara pasatuaz batzuk eta gutariko beste batzuek hitz egiteari uzten zuten. Harrigarriena iruditu zitzaidana izan zen, taldean hitz egiteari utzi zuenak erderaz ez egitearren bakarka, antolatzailearekin erderaz mintzazeko arazorik ez zuela. Duela gutxirarte, ez zidan ardura gehiegirik ematen baina azken aldera buruari bueltak ematen dizkiot egoera hauetan zein ote den jokabide aproposena jakiteko.

Mila esker Nerea zure galdera egiteagatik. Taldean gaudenean ala pertsona bakar batekin aurrez aurre hizkuntza portaera desberdina dugu. Nola bizi dugu egoera hori? Ea ba, Telpzaleok, zer egingo zenukete zuek egoera horretan? Nola jokatu?

Irakurtzen jarraitu...