Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak poziktibity kanpainaren barruan egitasmo berri bat aurkeztu du:  Eta txipa aldatuko bagenu? Umorezko bideo esketxen bidez, euskal hiztunen artean ohikoak izaten diren hainbat egoera azalduko dira www.aldatutxipa.eus webgunean. Horrela, euskararen erabilera mugatzen duten hainbat aurreiritzien inguruko gogoeta eragin nahi da.

Oraingoz lau esketx igo dituzte webgunera, baina datozen hilabeteetan esketx gehiago igotzeko asmoa dute.

TELP tailerretako partaideei ezagunak egingo zaizkie esketx horiek islatzen dituzten egoerak, tailerretan aztertu eta gainditzen laguntzen ditugun egoerak baitira:

Lehen hitza euskaraz:

Euskaldun berriarekin pazientziarik ez:

Taldean erdaraz batengatik:

Haurrari euskararaz eta bikotekidearekin erdaraz:

 

Irakurtzen jarraitu...

EMUNek euskararen erabilera areagotzeko motibazioari buruzko topaketa antolatu du irailaren 10ean eta 12an Donostiako San Telmo Museoan.

Euskararen normalizazioan, garapenean edo-eta irakaskuntzan dabiltzan eragile guztiei zuzenduta motibazioarekin lotutako hainbat gai landuko dira, jarrera eta portaerekin zerikusia dutenak.

Topaketa modu berritzailean garatu nahi da. Horretarako gai zehatzen inguruan elkarrizketak sortzeko dinamikak antolatu dira, gai horietan esperientzia duten erakundeetako pertsonekin elkarlanean. Lantaldekako dinamiken bidez, etorkizunera begira arrakastarako gakoak eta eta lanerako ildoak identifikatu nahi dira.

Besteak gaien artean, hizkuntza asertibitatea, elkarrizketa elebidunak eta TELP tailerretan lantzen ditugun gaiak jorratuko ahal izango dira topaketan.

 

motibatu-bannerra

“MOTI+BATU. Mingaina askatuz, nagiak astinduz”

  • Topaketari buruzko informazio gehiago Lantalan.com webgunean: egitaraua, egun bakoitzeko gai zehatzak, sarrera-bideo laburrak, dinamizatzaileak…
Irakurtzen jarraitu...

ETB1eko Tribuaren berbak denboraldiko azken saioan oporrak eta euskara lotu dituzte. Hainbat kontu aipatu dituzte, esaterako zer dakite euskarari buruz Euskal Herrira etortzen diren turistek? Jakin nahi duzue? Hona hemen bideoa:

Ikus dezakezuenez, badira euskarari buruz zerbait dakiten turistak eta hitz batzuk ikasten dituztenak ere. Gure hizkuntza ezagutzera ematea eta ikustaraztea bada turistei eman diezaiekegun opari polit bat. Beraz, oporretan turistekin egotea egokitzen bazaizue, merezi du euskarari buruz hitz egitea eta hitz apur batzuk nola esaten diren erakustea. Ikasteko aukera bat eskaintzen arituko gara.

Eta gu ere oporretara joango gara aste batzutarako. Noski, euskara gurekin eremango dugu. Opor ostera arte ondo izan!

Irakurtzen jarraitu...

Info7 irratiko Gureaz Blai irratsaioko aste honetako saioan lehenengo hitza euskaraz egiten ez dugunean edota euskaraz ez dakitenei lehen harreran euskaraz ez egiteak dituen ondorioak aztertu dituzte. Horretaz gain, Iñaki Arantzabal informatikariak udalen webguneetako euskara zerbitzuen inguruko aholkua eskaini du.

Hemen entzun dezakezue: Gureaz Blai 65. irratsaioa

https://www.flickr.com/photos/wjlonien/11158206434/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/wjlonien/11158206434/sizes/m/in/photostream/

 

Irakurtzen jarraitu...

Saran TELP tailerra antolatu dute ekainaren 7arako. Bertaratzeko interesa dutenentzat,  hona hemen informazioa:

Nun: Lurberri gelan.
Tenorea: 09:00etatik 18:00ak arte.
Prezioa: 25€ (bazkaria barne)
Izenak emateko
Mezu elektronikoz: olhainikastola+euskarazbizi@gmail.com
Arratsetan deituz: 05 59 47 51 35

https://www.flickr.com/photos/alainmuller/11014482265/in/photolist-hMj6QD-hMk3sn-hMj6kF-hMjNf5-hMjCCw-hMk1tJ-hMk2hs-hMj83D-hMjZAm-hMjD53-hMjC9W-hMiVor-hMjPiC-hMk5wn-hMiWHk-hMiXpk-hMjFaL-hMkhkH-hMk5Xc-hMjNbh-hMjufE-hMkfGT-hMk68c-hMjFib-hMjPdC-hMiW8x-hMj98V-hMjQyo-hMk2nM-hMjS61-hMjC3U-hMk3of-hMjNN9-hMkg68-hMk4Kn-hMj8F2-hMj9qt-hMj6nz-hMiTvZ-hMk3bG-hMjENU-hMiWM8-hMjQ3o-hMk1Uo-hMiVzZ-hMj6JB-hMj83P-hMjE9C-hMk2JZ-hMiUct

https://www.flickr.com/photos/alainmuller/11014482265/in/photolist-hMiTDe-hMkeYZ-hMjrHW-hMiWAg-hMk2hs-hMj83D-hMj7gt-hMj7w8-hMj6QD-hMk3sn-hMj6kF-hMjCCw-hMjNf5-hMk1tJ-hMjZAm-hMjD53-hMjC9W-hMiVor-agS9Qc-9vk8xd-9vk9bA-9vnvYb-agV861-8Vqhkc

 

Irakurtzen jarraitu...

Inforzazpi irratian astearteetan (13:00etan eta 21:00etan) Gureaz Blai saioa emititzen da, TELP tailerrekin lotura zuzena duen saioa, hain zuzen ere.

Aste honetako saioan gertaera xelebre bat izan dute mintzagai“… eskerrik asko. Y dos bocatas de lomo con queso”, esan eta “Perdona, es que no entiendo euskera” erantzun. Egoera horretaz aritu dira Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa  Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu-n, berriz, aste honetan Egiako (Donostia) kultur etxean ikusgai jarri duten Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketaz hitz egin dute Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Erasunekin.

Hementxe duzue sarean entzuteko aukera: Gureaz Blai 64. irratsaioa.

 

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/

Irakurtzen jarraitu...

Euskaratikaktibismora blogean sua piztu izenburuko sarreran hainbat adibide praktiko proposatzen dizkigute euskaldunok euskara ikusarazteko moduei erreparatuz.

Euskara ikusarazteko aukera asko egon daitezke, batzuk errazak eta beste batzuk zailtasun maila altuagoa izan dezaketena. Euskaratikaktibismora blogean aukera horien adibide bat ematen da: edozein batzar, bilera eta antzerakoetan, nagusiki erdaraz badira, hitza hartzea eta euskaraz zerbait galdetu edo komentatu, euskara ere entzun dadin. Portaera horrek badu bere fruitua, erdaraz ari diren hainbat euskaldun euskaraz hasten direlako.

Ildo horretatik jarraituz, euskara ikusgai bihurtzeaz batera, euskaldun ikusezinak ikusgai bihurtzeko beste adibide bat eman nahi dizuegu. Praktikan jartzeko erraza gainera. Edozein tokitan sartzerakoan euskaraz agurtzea, adibidez “Egun on” esatea, “epa” neutro bezalakoak saihestuz. Era horretan gure burua euskalduntzat agertuko dugu, gune horretan euskara ikusgai eginez.

Batzuetan beldurra izaten dugu, euskaldun gisa agertzeko, eta beldur horri gainditzeko modu bakarra dago: hain zuzen ere, beldurrari aurre egitea. Agurra euskaraz eginda, egoera horretan dauden pertsonen aurrean  euskaldun gisa agertzeaz gain, beraiei ere aukera ematen diegun euskaldun gisa agertzeko eta izan dezakegun interakzioa euskaraz izan dadin. Bereziki garrantzitsua izango da pertsona horiekin duzun lehenengo interakzioa bada, harreman horretan hizkuntza ohitura finkatzeko une garrantzitsua baita hori.

Gogoratzen dugu behin Telp tailerretan parte hartu zuen Portugaleteko kide batek kontatutakoa. Bere herrian edozein tokitan sartzerakoan euskaraz agurtzeko helburua jarri zion bere buruari. Astebetean zehar esperimentatzen ibili eta gero zera bota zigun guztiz harrituta: “Ez nekien nik Portugaleten horrenbeste euskaldun zegoenik!”. Gainera bere pertzepzioa izan zen euskaldunek eskertu egiten zutela euskaraz egin ahal izatea, seguruenik aukera gehiegirik ez baitute izaten.

Gure portaerak bihurtzen gaitu euskaldun ikusezin ala ikusgai. Euskaldun ikusgai gisa agertuta,aurrean izan ditzakegun euskaldunak ikusgai bihurtu ditzakegu eta gune horietan euskara ikusgai bihur dezakegu imitazioak duen eragin biderkatzaileaz baliatuz. Ausartuko al gara?

 

Irakurtzen jarraitu...

Entzun al duzu inoiz honako esaldia: “Euskara ikastea zaila da!” Bai ezta? Askotan entzuten dugu esaldi hori edo antzerakoa adierazten duten esaldiak. Horren adierazgarri da, duela urte batzuk gure hizkuntza ikasteko munduko zailena zena zioen diplomatiko batzuei iritzia eskatuz egindako ikerketa (?)  batek. Noski, euskararen normalizazioari kalte egiten dion aurreiritzi baten aurrean gaude beste behin ere. Eta aurreiritzi mota hauek gurean zabaltzeko duten erraztasunaren isla da euskal hiztun askok ere sinesten dutela euskara ikasteko zaila den hizkuntza bat dela, eta bere ingurunean aurreiritzia transmititzen dute (hitzez eta ekintzez), hizkuntzaren normalizazioari egiten dioten kalteaz ohartu gabe. Aurreiritzi horren ondorioz euskara ez dakienak ikasteko izan dezakeen motibazioa murrizteaz gain, euskaldunok hizkuntza aldatzera eramaten gaitu hainbat egoeratan.

Aurreiritziak jarrera eta portaeretan islatzen dira, beraz aurreiritziari lotuta dauden jarrera eta portaera horiek aldatu behar ditugu. Hain zuzen ere, hori izaten da TELP tailerretan lantzen dugun arloetako bat. Hortaz, garrantzitsua da euskaldunok aurreiritzi honi aurre egitea eta ez sinestea (ez baita egia), gure jarrera eta portaerak aldatuz, eta gure inguruan aurreiritzi hau  norbaitek esango balu, aurreiritziaren egia-gabetasuna agerian uzteko argumentuak izatea. Hori da hain zuzen ere post honetako helburua.

Zailtasunari buruz ari garela, esan behar da zailtasuna kontu oso subjektiboa dela, batentzat zaila dena beste batentzat erraza izan daiteke. Inork ez du zailtasuna neurtzeko tresnarik asmatu oraingoz 😉 Norberaren egoeratik abiatuta erabakitzen dugu guretzat gauza bat zaila den edo ez. Gauza bera esan dezakegu urruntasunaru buruz. Herri bat urrun dagoela esaterakoan, galdetu daiteke urrun nondik?

Hizkuntza bat ikasterakoan, ezagutzen dugun hizkuntza baten antzekoak diren hizkuntzak ikastea errazagoa izan daiteke, hainbat aurre ezagutza ditugulako eta horrek lagundu egingo digulako hizkuntza berria ikasten. Latinetik eratorritako hizkuntzen kasua izan daiteke, espainola, katalanera, galegoa, italiera, frantsesa, portugesa,… Hizkuntza horiek hainbat elementu komun dituztenek bat jakiteak besteak ikastea erraztuko digu.

Euskararen kasuan, latinetik eratorritako hizkuntza ez denez, pentsa daiteke espainoletik edo frantsesetik ikastea zailagoa dela. Pentsa dezagun pixka bat. Argudio horri jarraituz, espainiera eta frantsesera ikastea euskaratik abiatuta zaila izango litzateke? Baina euskara ama hizkuntza duten euskal hiztun ia guztiok ez dugu bada ibilbide hori egin? Gaur egun ama hizkuntza euskara duten hiztunek demostratzen dute ibilbide hori edozeinek egin dezakeela, ez baitugu uste munduko gainontzeko pertsonak baino azkarragoak garenik. Euskaratik abiatuta espainola edo frantsesa ikasteko ibilbidea edozeinek egin badezake… alderantzizkoa egiteko dagoen ibilbidea berbera da, beraz…

Horretaz gain, munduko edozein hizkuntza ikasteko zailtasunaren aurkako frogak baditugu, umeek edozein hizkuntzaz jabetzeko behar duten denbora ez baita nabarmen aldatzen edozein delarik hizkuntza hori ere. Hau da, munduko hizkuntzen artean ez dago bat bestea baino zailagoa denik.

Euskararen zailtasunaren mitoa deuseztatzeko argudioetan sakontzeko hona hemen Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariaren artikulu batzuk:

Euskararen zailtasunari buruzko aurreiritziak

Sobre la complejidad y dificultad de las lenguas. El caso del euskera.

Zuei argudio gehiago bururatzen bazaizue idatzi, hemen bildumatxoa egiteko.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Joxe Rojasek Teknopataren txokoa webgunean urtean interneten izandako euskarazko sei ekarpenik onerak aukeratzeko antolatzen dituen Sei@ 2012 sarietara gure telp tailerren bloga aurkeztu genuen eta hirugarren saria jaso genuen 🙂

 

Internautek bozka bidez aukeratzen dituzte sarituak. Guztira 152 lagunek parte hartu zuten bozketan eta honako zazpiak (seigarren postuan berdinketa egon zen) izan ziren irabazleak:

 

 Abenduaren 7an Durangoko Azokan ekitaldia antolatu zuten sariak banatzeko eta gu diplomatxoarekin eta azokako liburu batekin bueltatu ginen etxera.

Hementxe duzue ekitaldiaren kronikatxoa: ekitaldiaren kronika

Mila esker Joxeri eta bozkatu diguzuen guztioi.

Irakurtzen jarraitu...