Egian euskaraz bizitzeko esperientzia aurrera eramaten ari diren lagunetako bati elkarrizketa egin diote ETB 1eko Azpimarra saioan. Esperientziaren berri ematen dute eta tartean TELP tailerrak aipatzen ditu.

Komunikabideetan oihartzun handia lortzen ari du Egiako lagunen esperientzia. Espero daigun egiatarrek hasitako bideari ekitea beste toki batzuetan ere.

Elkarrizketa entzun nahi baduzue klik egin irudian eta 1:08:52tik aurrera aurkituko duzue.

Egian_euskaraz_azpimarra

Irakurtzen jarraitu...

Irten_hizkuntzaren_armairutikLabetik atera berri, hemen dakarkizuegu “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua. 2007tik TELP tailerretan euskaraz eroso noiznahi eta nonahi aritzeko gomendio eta aholkuak ematen aritu izan gara. Liburua argitaratu dugu aholku horiek jendartean gehiago zabaltzeko asmoarekin.

Liburua Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek 2010ean katalanez argitaratu zuten“Sortir de l’armari lingüistic” egokitzapena da. Liburuaren egokitzapena Juanjo Ruizek egin du eta liburuaren itzulpena Imanol Larreak. Liburuan katalanezko bertsioan agertzen diren pertsonaiak eta egoerak Euskal Herriko eta euskararen egoeretara ekarri ditugu. Horretarako, TELP tailerretan parte hartu duten pertsonen esperientziak lagungarriak izan zaizkigu.

Liburuaren berri emateko, prentsa aurrekoa egingo dugu abenduaren 2an Donostian, Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, eguerdiko 12:00etan.

Abenduaren 4an Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, Areto Nagusian 13:30etan.

 

Irakurtzen jarraitu...

Oarsoaldeko HITZAk artikulu luzea argitaratu zuen Oiartzungo Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu eta Emun Aholkularitzak emandako TELP tailerraren inguruan.

Artikuluan, TELP tailerraren kronika egiteaz gain, partaideei galdera batzuk egin zizkieten erantzun zitzaten eta Ainhoa Lasa TELP dinamizatzaileari elkarrizketa mamitsua egin zioten. Artikulua hemen irakur dezakezue:

Elegantzia da jokamoldea

Era berean, Diario Vasco egunkarian ere Oiartxunen egindako TELP tailer horren berri eman zuen:

Hizkuntza ohiturei buruzko TELP ikastaroan, denak gustura

Irakurtzen jarraitu...

Urtzi Urrutikoetxeak Espainiera desikasten (I) izeneko artikulua argitaratu du zuzeu.eus web gunean. Bertan Lutxo Egiaren performancearen harira, euskaaraz bizitzearekin lotutako hainbat gai jorratzen ditu, tartean TELP tailerrak aipatzen dituelarik. Hona hemen Urtzik idatzitako ideia batzuK:

“unibertsitateak irakasle euskaldunik jartzen ez duenean, manifestazioa edo itxialdia egitea aukera bat da, baina eraginkorragoa da ziur aski desobedientzia zuzenean egitea: nork bere hizkuntzan, batek espainolez eskolak, besteak euskaraz galderak, lanak, azterketak. Euskararen arazo zena elebakarraren arazo bihurtuko da.”

“Bestela planteatu dezakegu: hitzaldi bat, liburu aurkezpen bat, film proiekzio bat antolatu eta esango bagenu “zurientzat bakarrik” edo “gizonentzat bakarrik” itzela irudituko litzaiguke, baina Oiartzunen “espainolez jakin behar da” esateak ez digu krak egiten? Eta ez al dugu hori adierazten Cadizko batek uler dezakeen baina baigorriarrak ulertuko ez duen ekimena antolatzen dugunean, sarritan udalaren laguntzarekin?”

Urtzik bere artikuluari segida emango diola adierazi du. Zain egongo gara.

Hemen duzue artikulua: Espainiera desikasten (I)

https://www.flickr.com/photos/gforsythe/7211160284/

https://www.flickr.com/photos/gforsythe/7211160284/

Irakurtzen jarraitu...

EMUN aholkulariak lantaldeko kide eta TELP tailerren dinamizatzailea den Juanjo Ruizek ETB1eko Tribuaren Berbak saioan ikusi ahal izan genuen egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak ematen. Zeintzuk? Hemen ikus ditzakezue:

Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak

tribuaren_berbetan

Tribuaren Berbak saioaren denboraldiko azken atala izan zen eta aurreko saioen errepasoa egin eta ondorioak atera zituzten.

Bejondeiela Kike eta bere lagunei egindako lanagatik eta laster arte!

 

 

 

Irakurtzen jarraitu...

ARGIA astekarian EMUNeko aholkulari diren Larraitz Madinabeitiak eta Ainhoa Lasak Donazaharren emandako TELP tailerraren berri ematen duen artikulua argitaratu da. Bertan tailerrean parte hartu zutenen esperientziak azaltzen dira, besteak beste.

Hona hemen lotura: Euskaraz eroso aritzeko entrenatzen

Era berean, hemen duzue parte hartzaileek tailerrari buruz egindako balorazioa:

Irakurtzen jarraitu...

Kike Amonarrizek gidatzen duen ETB1eko Tribuaren berbak telebista saioan Emuneko lankidea eta TELP tailerretako dinamizatzailea den Juanjo Ruiz elkarrizketatu dute.

Denboraldi honetako azken saiorako egin dugu elkarrizketa. Denboraldian zehar ikusitakoaren errepasoa egingo du Kikek eta gurekin izandako elkarrizketan TELP tailerren berri galdetzeaz gain zenbait egoeretan euskarari eusteko aholkuak eskatu dizkigu.

Ekainaren 16an emitituko duten saioan ikus ahal izango duzue elkarrizketa.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Apirila bukaeran eta maiatzaren hasieran zehar EMUN aholkularitzak TELP tailerra eman du Baxenabarren, bertako hainbat euskara eragileen ekimenez.

Baxenabarreko Aldude ibarreko Adur, Amikuzeko Zabalik, Oztibarreko Laminosine eta Irisarriko Har’eman elkarteek elkarlanean TELP tailerra antolatu zuten Donazaharren. Ipar Euskal Herriko euskararen egoeraren diagnostikoaren arabera, Baxenabarre da egoera indartsuena duena (inkestek diote biztanleen %50 euskaldunak direla) eta horregatik TELP tailerra antolatzea erabaki zuten.

Tailerra elkarlanaren lehenengo pausoa izan da eta ekimen gehiago martxan jartzeko asmoa adierazi dute.

BERRIA egunkarian gai honi buruzko albistea argitaratu zen: Euskara elkarteen elkarlana

https://www.flickr.com/photos/orreaga/4078706678/

https://www.flickr.com/photos/orreaga/4078706678/

Irakurtzen jarraitu...

Info7 irratiko Gureaz Blai irratsaioaren denboraldiko azken saioa izan da aste honetakoa. Bertan Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak Arabako biltzarkidea den Gorka Ortiz de Guinea elkarrizketatu dute. Ortiz de Guinea jatorriz ez da euskalduna, baina gaur egun euskarak presentzia handia du bere bizitzan. Bere hizkutnza ibilbidearen ingurukoak azaldu ditu aste honetako irratsaioan.

Saioa entzuteko hemen: Gureaz Blai 69. irratsaioa

 

https://www.flickr.com/photos/mikecogh/9371424916/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/mikecogh/9371424916/sizes/m/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...