Telefono konpainiari irrisistentzia!

Asteartea, 2016ko ekainaren 28a

Duela hilabete batzuk argitaratu zuten Info 7ko Gureaz Blai saioko lagunek Martin Kittok egindako ahalegina telefono konpainia batekin euskaraz komunikatzeko. “No le entiendo“, “disculpe la espera“, “no es posible transferirle con un compañero de euskera” eta antzerakoak behin eta berriz etzun arren, Martinek euskarari eutsi zion.
Elkarrizketa entzun nahi? Hemen duzue:  Inork ez zidan esan euskalduna izatea zein nekeza den

Antzerako egoerak modu jostagarrian har ditzakegula ikusteko adibide ona benetan. Irrisistentzia!

 

“Gizakiaren potentzia intelektuala erabiltzeko gai den umore dosietan neurtzen da” 

Friedrich Nietzsche

Erantzun