Irten hizkuntzaren armairutik

Asteazkena, 2015eko abenduaren 2a

Irten_hizkuntzaren_armairutikLabetik atera berri, hemen dakarkizuegu “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua. 2007tik TELP tailerretan euskaraz eroso noiznahi eta nonahi aritzeko gomendio eta aholkuak ematen aritu izan gara. Liburua argitaratu dugu aholku horiek jendartean gehiago zabaltzeko asmoarekin.

Liburua Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek 2010ean katalanez argitaratu zuten“Sortir de l’armari lingüistic” egokitzapena da. Liburuaren egokitzapena Juanjo Ruizek egin du eta liburuaren itzulpena Imanol Larreak. Liburuan katalanezko bertsioan agertzen diren pertsonaiak eta egoerak Euskal Herriko eta euskararen egoeretara ekarri ditugu. Horretarako, TELP tailerretan parte hartu duten pertsonen esperientziak lagungarriak izan zaizkigu.

Liburuaren berri emateko, prentsa aurrekoa egingo dugu abenduaren 2an Donostian, Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, eguerdiko 12:00etan.

Abenduaren 4an Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, Areto Nagusian 13:30etan.

 

Erantzun