Irale

EMUNek hainbat ikastaro ematen ditu  IRALE programaren bidez, tailer praktiko formatuan.

Horien artean eta soziolinguistika atalean (H410 kodean), TELP I (hastapena) tailerra, TELP II (sakontzea) eta ETM_esatetik egitera tailerra:

Hizkuntzekin eta zehazki euskararen motibazioarekin erlazionatutako gaiak lantzen dituzten tailerrak dira. Jarrera eta kontzientzia maila ezberdinak aurki ditzakegu pertsonen artean, eta eskola edo ikastetxe bateko profesional bakoitza, bere mailara egokitutako hausnarketa eta edukiekin motibatu behar da.

Horregatik, EMUNen tailer ezberdinak prestatu ditugu hartzailearen ezaugarrien arabera:

TELP  tailerra I (hastapena) : 10 ordu

Euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigu. Izan ere, ingurukoen hizkuntz ohiturak euskalduntzeko, lehenik norberarenak aztertu eta zuzendu beharko ditugu.

Tailer honen helburua euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea da, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabide gehiago sortzea.

TELP tailerra II (): 10 ordu

TELP I-ean landutako hainbat gaitan sakontzeaz gain, TELP IIn hiztun eragile motibatuak izateko gakoak eskaintzen ditugu. Gure ingurunean eragin nahi badugu, ezinbestekoa izango da portaera eredugarri bat izatea, eta eskolan hizkuntza liderrak izatea. Norabide horretan, ikastaro honen bidez,  gure burua indartuko dugu, eta hizkuntza liderrak izateko egin beharreko urratsak barneratuko ditugu.

Horretarako lantzen ditugun gaiak honakoak izango dira: hizkuntzaren sozializazioan parte hartzen duten faktoreen azterketa, portaeran eragiten dute ikasketa mekanismoak, eragin sozialeko prozesuak eta aldaketa soziala bideratzeko minoria aktiboen papera, lider eraltzaile izateko aholkuak eta ohitura aldaketarako gakoak.

 ETM_esatetik egitera: 10 ordu

Tailer honen helburua euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko prestakuntza hartzeaz gain, nork bere iritzi eta usteak azaltzea, pentsamendua garatzea da.

Norberaren euskararen erabileran eragiten duten hainbat faktoreri buruz hitz eginez, pentsamendua lantzen joango gara eta aurrera begira eman beharreko pausoak irudikatuko ditugu. Hau da, esatetik egitera jauzia egiteko prestatuko gara.

METODOLOGIA:

Tailerrak praktikan oinarrituak dira, metodologia parte hartzailearekin, eduki malgu eta egokituekin.

TALDEA OSATZEA eta IKASTAROA EMATEA:

Taldea osatzeko gutxienekoa 8 pertsonakoa da eta taldea ikastetxe berean osatuko balitz, bertara joango da EMUNeko dinamizatzailea. Osatutako taldearekin adostuko dira egunak eta datak.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Informazio gehiago behar izanez gero: emun@emun.com