Nortzuk gara

Blog hau Euskal Herrian TELP tailerrak dinamizatzen dihardugunok sortutako bloga da. TELP tailerrak  EMUNek ematen dituen tailerrak dira, hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak. Beste era batean esanda, euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko. Zure ikastetxean, lantegian, herrian…  TELP tailerra antolatu edota informazio lortu nahi baduzu hementxe duzu harremanetarako helbidea: emun@emun.com

Gure blog hau TELP tailerretan aritutako guztioi eta oro har hizkuntza asertibitatean interesa duen edonorentzat zabalik dago. Beraz ongi etorri lagun ;-)

Blogaren helburuak honakoak dira:

  • TELP tailerrean jasotako edukietan sakontzeko gunea bat izatea, artikulu, hausnarketa eta abarren bidez.
  • Esperientziak trukatzeko, zalantzak plazaratzeko, aholkuak emateko gunea izatea.

Blogak honako atal hauek ditu:

  • Agenda: gure tailer eta hitzaldien datak eta beste batzuen hitzaldi interesgarriak.
  • Esperientziak: hizkuntza asertibitatea praktikatzearekin lotura duten esperientziak, pasadizoak, arrakastak eta abarrak jasoko ditugu. Zuen ekarpenak nahi ditugu ;-)
  • Irakurtzekoak: irakurtzeko interesgarriak diren liburuak, artikuluak eta abarrak.
  • Kontsultorioa: zailtasunak izan dituzun egoeraren batean nola joaktu dezakezun galdetu nahi baduzu, hau duzu tokia. Zuen galderak nahi ditugu. Bloglariok rantzuna emango dizugu eta zabalik egongo da nahi duen edonork bere ekarpenak egiteko.
  • TELP komunikabideetan: TELP tailerrei buruz komunikabideetan agertutako albisteak, elkarrizketak, erreportajeak,…

Ikusten duzuenez, zuen parte hartzeari zabalik dugu TELP bloga. Edozein zalantza, esperientzia edota ekarpen gustura hartuko dugu.