Euskalkiak vs euskara batua?

Asteartea, 2015eko urriaren 13a

Euskal Herriko Unibertsitateko letrak fakultateko Letrak Euskaraz! taldekoen beste bideo bat duzue hemen. Gaurkoan euskalkien eta euskara batuaren inguruko hausnarketa bideratzeko errealitatean oinarritutako fikzioa islatu duten bideoan:

 

Aurreiritzi eta aitzakiarik ez

Osteguna, 2015eko urriaren 8a

Letrak Euskaraz! taldekoen beste bideoa bat dugu hemen. Oraingoan Euskararen erabilera mugatzen duten aurreiritzi eta aitzakiei egurra ematen!

Urriaren 17 eta 24an TELP tailerra Mutrikun

Asteazkena, 2015eko urriaren 7a

Mutrikuko Udala eta BaiTxo! Elkarteak Telp tailerra antolatu dute urriaren 17 eta 24an.

Izena emateko Udaleko euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezkete: euskara@mutriku.net helbidera mezua bidaliz ala 943 60 32 44 telefonoan euskara zerbitzuagatik galdetuz.

TELP MUTRIKU

Hablo erdera, soy más guay

Asteartea, 2015eko urriaren 6a

Euskal Herriko Unibertsitateko letren fakultateko Letrak Euskaraz! taldeak hainbat bideo zabaldu ditu interneten. Bideoetan fakultatean bizi dituzten egoera batzuk islatzen dituzte eta horrekin euskararen inguruan dauden aurreiritzi batzuei buruzko hausnarketa eragin nahi dute.

Gaur lehenengo esketxa ekarri dizuegu: Hablo erdera, soy más guay

TELP tailerra Derion

Asteartea, 2015eko uztailaren 28a

Derioko Tximintx Euskara Alkarteak TELP tailerra antolatu du irailaren 19 eta 26an. Derioko Larrabarri baserrian izango da eta tailerraren prezioa 20 eurokoa izango da (Tximintx-kideak 10 euro).

Izena emateko 688 845 186 telefonora deitu ala bidali emaila tximintx@gmail.com helbidera.

telp_tximintx

 

Hizkuntza hegemonikoa desikasi?

Osteguna, 2015eko ekainaren 25a

Urtzi Urrutikoetxeak Espainiera desikasten (I) izeneko artikulua argitaratu du zuzeu.eus web gunean. Bertan Lutxo Egiaren performancearen harira, euskaaraz bizitzearekin lotutako hainbat gai jorratzen ditu, tartean TELP tailerrak aipatzen dituelarik. Hona hemen Urtzik idatzitako ideia batzuK:

“unibertsitateak irakasle euskaldunik jartzen ez duenean, manifestazioa edo itxialdia egitea aukera bat da, baina eraginkorragoa da ziur aski desobedientzia zuzenean egitea: nork bere hizkuntzan, batek espainolez eskolak, besteak euskaraz galderak, lanak, azterketak. Euskararen arazo zena elebakarraren arazo bihurtuko da.”

“Bestela planteatu dezakegu: hitzaldi bat, liburu aurkezpen bat, film proiekzio bat antolatu eta esango bagenu “zurientzat bakarrik” edo “gizonentzat bakarrik” itzela irudituko litzaiguke, baina Oiartzunen “espainolez jakin behar da” esateak ez digu krak egiten? Eta ez al dugu hori adierazten Cadizko batek uler dezakeen baina baigorriarrak ulertuko ez duen ekimena antolatzen dugunean, sarritan udalaren laguntzarekin?”

Urtzik bere artikuluari segida emango diola adierazi du. Zain egongo gara.

Hemen duzue artikulua: Espainiera desikasten (I)

https://www.flickr.com/photos/gforsythe/7211160284/

https://www.flickr.com/photos/gforsythe/7211160284/

Lutxo Egia: “Performancearekin estres linguistikoa gutxitu egin dut”

Ostirala, 2015eko ekainaren 19a

Lutxo_EgiaAurreko sarrera batean esan genizuen moduan, Lutxo Egia idazleak performance artistikoa egiten ari da:Bilbon hilabetez bizitzea Bilboko hizkuntza hegemonikoa den gaztelaniaz hitz egin gabe. 

Performancearen lehenengo astea igarota, berarekin egon gara bere esperientziaren berri izateko. Galdetu diogu ea nola sentitu den, zein estrategia erabili duen eta aurrera begira performancean zer nolako esperimentazioak egiteko asmoa duen.

Hona hemen Lutxok bota dituen ideia batzuk: “hasieran uste nuena baino askoz errazagoa da euskara hutsean komunikatzea”, “ahalduntzea praktikan jarri dut eta ondorio positiboak ematen ditu”

Hemen duzue Lutxok kontatu diguna:

Performancearen egunerokoa idazten du Lutxok BERRIAko webguneko Trantsitoak blogean.

Imaginatzen duzue performance hau kolektiboa egingo bagenu? Hizkuntza hegemoniko gabeko eguna adibidez?

Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholku errazak

Asteazkena, 2015eko ekainaren 17a

EMUN aholkulariak lantaldeko kide eta TELP tailerren dinamizatzailea den Juanjo Ruizek ETB1eko Tribuaren Berbak saioan ikusi ahal izan genuen egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak ematen. Zeintzuk? Hemen ikus ditzakezue:

Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak

tribuaren_berbetan

Tribuaren Berbak saioaren denboraldiko azken atala izan zen eta aurreko saioen errepasoa egin eta ondorioak atera zituzten.

Bejondeiela Kike eta bere lagunei egindako lanagatik eta laster arte!

 

 

 

TELP tailerrei buruzko artikulua ARGIAn

Asteartea, 2015eko ekainaren 16a

ARGIA astekarian EMUNeko aholkulari diren Larraitz Madinabeitiak eta Ainhoa Lasak Donazaharren emandako TELP tailerraren berri ematen duen artikulua argitaratu da. Bertan tailerrean parte hartu zutenen esperientziak azaltzen dira, besteak beste.

Hona hemen lotura: Euskaraz eroso aritzeko entrenatzen

Era berean, hemen duzue parte hartzaileek tailerrari buruz egindako balorazioa:

Posible al da Bilbon bizitzea gaztelaniaz hitz egin gabe?

Osteguna, 2015eko ekainaren 11a

Lutxo Egia idazleak performance ikusgarri bat egiten hasiko da gaurtik aurrera: Bilbon hilabetez bizitzea Bilboko hizkuntza hegemonikoa den gaztelaniaz hitz egin gabe. Euskaraz arituko da eta ezinbestekoa duenean ingelesea ere erabiliko du. Bi-lingual: transitoak izenburua eman dio performance honi.

Bere helburua arau sozialak ikusaraztea eta haiekin jolastea izango da. BERRIA egunkarian eta www.berria.eus orrian sortutako blog batean kontatuko du bere esperientzia:  www.berria.eus/ blogariak/transitoak/

Bere performanceari hasiera emateko festa antolatu du Bilboko Somera kalean arratsaldeko 19:30etik aurrera.

BERRIAn elkarrizketa egin diote bere esperientziaren berri izateko: Hizkuntza hegemonikoa ahaztuta biziko naiz hilabetez

Saiatuko gara guk ere Lutxori bere esperientziaren berri galdetzen eta hona ekartzen.

 

https://www.flickr.com/photos/pawer13/4894251381/