DonostiaIMG_20160719_191155ko Piratak abentura berri bati ekiteko prest daude. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko erronka bota diote bere buruari. Eta Donostiako Piraten “Edozer dugu posible” leloa berriz ere gauzatuko dutela zalantzarik ez dugu.

Egitasmo horretan laguntzeko, uztailaren 19an kofradietako hainbat lagunek TELP saio labur bat jaso zuten EMUN aholkularitzaren eskutik. Aste Nagusia euskaraz bizitzeko abenturan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskuratu zituzten. Kanpoan egiten zuen bero latzak ez zituen moteldu pirata ausart hauek eta saioari etekina atera zioten.

Sare sozialetan “Jaiak egingo gaitu” lelopean bideo batzuk zabaldu dituzte Aste Nagusia euskaraz bizitzeko egitasmoaren antolaketara deituz. Hona hemen:

Prentsaurrekoa:

Taberna:

Abordatzea:

Limoiondoa:

 

Irakurtzen jarraitu...

Duela hilabete batzuk argitaratu zuten Info 7ko Gureaz Blai saioko lagunek Martin Kittok egindako ahalegina telefono konpainia batekin euskaraz komunikatzeko. “No le entiendo“, “disculpe la espera“, “no es posible transferirle con un compañero de euskera” eta antzerakoak behin eta berriz etzun arren, Martinek euskarari eutsi zion.
Elkarrizketa entzun nahi? Hemen duzue:  Inork ez zidan esan euskalduna izatea zein nekeza den

Antzerako egoerak modu jostagarrian har ditzakegula ikusteko adibide ona benetan. Irrisistentzia!

 

“Gizakiaren potentzia intelektuala erabiltzeko gai den umore dosietan neurtzen da” 

Friedrich Nietzsche

Irakurtzen jarraitu...

Lutxo_EgiaAurreko sarrera batean esan genizuen moduan, Lutxo Egia idazleak performance artistikoa egiten ari da:Bilbon hilabetez bizitzea Bilboko hizkuntza hegemonikoa den gaztelaniaz hitz egin gabe. 

Performancearen lehenengo astea igarota, berarekin egon gara bere esperientziaren berri izateko. Galdetu diogu ea nola sentitu den, zein estrategia erabili duen eta aurrera begira performancean zer nolako esperimentazioak egiteko asmoa duen.

Hona hemen Lutxok bota dituen ideia batzuk: “hasieran uste nuena baino askoz errazagoa da euskara hutsean komunikatzea”, “ahalduntzea praktikan jarri dut eta ondorio positiboak ematen ditu”

Hemen duzue Lutxok kontatu diguna:

Performancearen egunerokoa idazten du Lutxok BERRIAko webguneko Trantsitoak blogean.

Imaginatzen duzue performance hau kolektiboa egingo bagenu? Hizkuntza hegemoniko gabeko eguna adibidez?

Irakurtzen jarraitu...

EMUN aholkulariak lantaldeko kide eta TELP tailerren dinamizatzailea den Juanjo Ruizek ETB1eko Tribuaren Berbak saioan ikusi ahal izan genuen egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak ematen. Zeintzuk? Hemen ikus ditzakezue:

Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak

tribuaren_berbetan

Tribuaren Berbak saioaren denboraldiko azken atala izan zen eta aurreko saioen errepasoa egin eta ondorioak atera zituzten.

Bejondeiela Kike eta bere lagunei egindako lanagatik eta laster arte!

 

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Soka luzea ekarri du atzo Gaizka Garitanori Almeriako prentsaurrekoan gertatutakoa kazetari batzuen errespetu falta dela eta. Ikusi ez baduzue, hemen duzue bideoa:

Eredugarri Garitanoren jokaera. Norbaitek esan duen moduan, espaloitik ez jaisteko oholtzatik jaitsi da.

Twitterren #MileskerGaritano traolak abian jarri dituzte Garitanoren jokaera eskertzeko. Twitter bidez jende askok eskertu du Garitanoren jokaera, besteak beste, Patxi Baztarrikak Paul Bilbaok, Mertxe Mugikak.

Era berean, txalogarria Almeriako prentsa arduradunaren jokaera errespetua eskatuz eta ETBko kazetariarenabigarrenean ere euskaraz galdetzeagatik. Hirurei mila esker eta segi horrela. Espero dezagun gertaera honek laguntzea horrelakoak berriz gerta ez daitezen, ez Almerian, ez Euskal Herrian bertan.

Raül Agné entrenatzaileari ere berdin gertatu zitzaion duela urte batzuk:

 

Irakurtzen jarraitu...

Bermeoko Udalak eta Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta, TELP tailerra eskainiko da martxoaren 14an eta 28an (zapatuak) Kabidxe gune sozialean. Tailerra bereziki gazteei zuzenduta izango da. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Izena emotea martxoaren 12a baino lehen egin behar da Bermeoko Gazte Asanbladaren Facebook orrian eta Bermeoko Udaleko Euskara Sailan.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: Gazteei zuzendutako TELP tailerra

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Irakurtzen jarraitu...

Bea Salaberrik hausnarketa interesgarria idatzu du han eta hemen blogean elkarrizketa eleanitzen inguruan. Hainbat zalantza ere planteatzen ditu gaiaren inguruan: irakasle eta ikasleen arteko harremanetan baliagarria den, gizarte eredu gisa elkarrizketa eleanitzak bultzatzea egokia den eta abar. Guk gure iritzia eman diogu blogean iruzkin baten bidez.  Artikulua eta gure ekarpena irakurri nahi badituzu, egin klik hemen:

Elkarrizketa eleanitzak

 

https://www.flickr.com/photos/ohhector/456611804/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/ohhector/456611804/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...

Inforzazpi irratian astearteetan (13:00etan eta 21:00etan) Gureaz Blai saioa emititzen da, TELP tailerrekin lotura zuzena duen saioa, hain zuzen ere.

Aste honetako saioan gertaera xelebre bat izan dute mintzagai“… eskerrik asko. Y dos bocatas de lomo con queso”, esan eta “Perdona, es que no entiendo euskera” erantzun. Egoera horretaz aritu dira Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa  Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu-n, berriz, aste honetan Egiako (Donostia) kultur etxean ikusgai jarri duten Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketaz hitz egin dute Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Erasunekin.

Hementxe duzue sarean entzuteko aukera: Gureaz Blai 64. irratsaioa.

 

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/

Irakurtzen jarraitu...

Duela aste batzuk Bermeoko Udalean ordezkari politikoei eta langileei zuzendutako TELP tailerra eman genuen. Tailerrean parte hartu zuen Bermeoko Alkatea den Idurre Bidegurenek. Horren harira elkarrizketa bat egin diote Idurreri Busturialdeko hitzan.

Elkarrizketan Bermeoko Udalean  euskara normalizatzeko helburuarekin TELP tailerrak zertan lagundu dien aipatzen du, ordezkari politikoek eta udal langileen lidergoa azpimarratuz.

Elkarrizketan adierazten denez, Idurre TELP tailerra politikarien jardunera eraman duen Bizkaiko lehenengo alkatea izan da”

Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezu: Hizkuntza ez galtzeko oso garrantzitsua da lehen berba euskaraz egitea

 

Irakurtzen jarraitu...