Donostiko Egia auzoko bizilagunak euskaraz bizi daitekeela erakusten ari dira Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimenarekin. Astez aste, auzoko hainbat erakundeetako kideak euskaraz bizitzeko ahalegina egiteko txandakatzen ari dira. Astea bukatu ondoren, pertsona bakoitzak bere esperientzien berri ematen du bideo laburrean.

Bideo horietako batean entzun dezakegu post honen izenbururako erabili dugun esaldia. Irribarrea eta jarrera positiboa klabeak dira euskaraz bizitzeko ahalegin horretan. Aurretik modu gatazkatsuan bizi zituen egoerak modu positiboan bizitzea lortu du bideoko lagun honek. Gainera zenbaitetan bera euskaraz egiteaz gain, solaskidea ere euskarara erakartzea lortu du. Hona hemen bere hitzetan:

Egian euskaraz bizi nahi dugulako egitasmoan parte hartzen ari diren pertsonen bideoak ikus daitezke www.egianeuskaraz.wordpress.com blogean. Pertsona bakoitzak egiten duen hausnarketaz gain, erabilitako estrategiak ere azaltzen dituzte.  

Animo Egia irribarrez betetzen ari diren lagunei eta segi aurrera!

 

Irakurtzen jarraitu...

EMUN aholkulariak lantaldeko kide eta TELP tailerren dinamizatzailea den Juanjo Ruizek ETB1eko Tribuaren Berbak saioan ikusi ahal izan genuen egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak ematen. Zeintzuk? Hemen ikus ditzakezue:

Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholkuak

tribuaren_berbetan

Tribuaren Berbak saioaren denboraldiko azken atala izan zen eta aurreko saioen errepasoa egin eta ondorioak atera zituzten.

Bejondeiela Kike eta bere lagunei egindako lanagatik eta laster arte!

 

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Bermeoko Udalak eta Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta, TELP tailerra eskainiko da martxoaren 14an eta 28an (zapatuak) Kabidxe gune sozialean. Tailerra bereziki gazteei zuzenduta izango da. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Izena emotea martxoaren 12a baino lehen egin behar da Bermeoko Gazte Asanbladaren Facebook orrian eta Bermeoko Udaleko Euskara Sailan.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: Gazteei zuzendutako TELP tailerra

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Kartela hemendik hartu dugu: http://gizbermeo.blogspot.com.es/2015/03/gazteei-zuzendutako-telp-tailerra.html

Irakurtzen jarraitu...

Zarauzko EHEk ekimen interesgarria abiatu du. Hainbat egoeratan euskaraz mantendu ahal izateko zer egin dezakegun erakusten dizkiguten esketxak grabatu eta zabaltzen ari dira. Esketxek helburu pedagogikoa dute, lehenengo egin behar ez dena ikusi eta ondoren nola egin daitekeen erakusten dute. Era horretan, euskaldunei ereduak ematen dizkiete.

Hona hemen bideoak:

Pertsona bati lehenengo hitza zuzentzerakoan, utikan estereotipo eta aurreiritziak:

Publiko aurrean hitz egin behar den egoeretan ere, nola egin daitekeen proposatzen dute, eredu izatearen garrantzia gogora ekarriz:

Azkenik, lagun koadrilan  4 euskaldun + erdaldun 1 = 5 erdaldun ekuazioa apurtzeko jarraibideak ere ematen dizkigute:

Ekimen baliagarria benetan Zarauzko EHEkoek abiatu dutena. Biba zuek!

Irakurtzen jarraitu...