Irten_hizkuntzaren_armairutikLabetik atera berri, hemen dakarkizuegu “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua. 2007tik TELP tailerretan euskaraz eroso noiznahi eta nonahi aritzeko gomendio eta aholkuak ematen aritu izan gara. Liburua argitaratu dugu aholku horiek jendartean gehiago zabaltzeko asmoarekin.

Liburua Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek 2010ean katalanez argitaratu zuten“Sortir de l’armari lingüistic” egokitzapena da. Liburuaren egokitzapena Juanjo Ruizek egin du eta liburuaren itzulpena Imanol Larreak. Liburuan katalanezko bertsioan agertzen diren pertsonaiak eta egoerak Euskal Herriko eta euskararen egoeretara ekarri ditugu. Horretarako, TELP tailerretan parte hartu duten pertsonen esperientziak lagungarriak izan zaizkigu.

Liburuaren berri emateko, prentsa aurrekoa egingo dugu abenduaren 2an Donostian, Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, eguerdiko 12:00etan.

Abenduaren 4an Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, Areto Nagusian 13:30etan.

 

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 5ean Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Euskaraz Bizi Eguna ospatuko du Gasteizen. Egun horretarako egitarau zabala atontzeaz gain, bideo interesgarri bat egin dute Euskaraz Bizi Egunaren leloa, Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi, azaltzeko. Ferran Suayk idatzitako Bahamarren edukazio ona” izeneko testua oinarri hartu eta hainbat pertsonek egiten diguten kontakizunean Aparheid garaian Bahamar uharteetan gertatzen zena azaltzen zaigu  eta hizkuntza minorizatuetako hiztunen jokabideekin lotzen da. Merezi du entzutea, gure hizkuntza jokabide batzuen azalpen argia baita.

 

 

Bahamar uharteko biztanle beltzen jokabidea edukazio ontzat jo dezakegu? Eta euskal hiztunok hizkuntza aldatzeko jokabidea edukazio oneko kontua da? Zergatik edukazio oneko jokabide hori bakarrik norabide bakarrekoa da, hau da, euskal hiztunak erdal hiztunarekiko?

Eta zu, oraindik espaloitik jaisten zara?

 

Irakurtzen jarraitu...

Sortir de l’armari lingüístic da Ferran Suay eta Gemma Sanginesek idatzita liburua. Liburu honetan sei pertsonek katalanarekin dituzten bizipenak kontatzen dizkigute eta psikologiaren ikuspegitik aztertzen dituzte.Irakurtzeko aproposa benetan.

Iñaki Arrutik idatzi zuen liburu honen iruzkin bat gipuzkoaeuskara.net-en.

 

Ziur euskaldunon artean ere liburu bat osatzeko kontakizun eta pasadizoak ditugula hizkuntza kontuetan :-O

Irakurtzen jarraitu...