Info7 irratiko Gureaz Blai irratsaioaren denboraldiko azken saioa izan da aste honetakoa. Bertan Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak Arabako biltzarkidea den Gorka Ortiz de Guinea elkarrizketatu dute. Ortiz de Guinea jatorriz ez da euskalduna, baina gaur egun euskarak presentzia handia du bere bizitzan. Bere hizkutnza ibilbidearen ingurukoak azaldu ditu aste honetako irratsaioan.

Saioa entzuteko hemen: Gureaz Blai 69. irratsaioa

 

https://www.flickr.com/photos/mikecogh/9371424916/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/mikecogh/9371424916/sizes/m/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...

Info7ko Gureaz Blai irratsaioko aste honetako saioan, Mintzalaguna egitasmoari buruz hitz egin dute Bagera euskara elkarteko Aitziber Gurutzeagarekin Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Bagera Elkartea sortu zuen egitasmo hau eta ondoren Euskal Herriko hainbat txokoetara zabaldu da. Aurten, Mintzalaguna egitasmoaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute ekainaren 20an Donostian, Egiako Gazteszenan. Horren harira egitasmoaren historiaren errepasoa egun du Gurutzeagak. 

Hemen entzun dezakezua: Gureaz Blai 68. irratsaioa

 

https://www.flickr.com/photos/mahats/528633639/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/mahats/528633639/sizes/m/in/photostream/

 

Etiketak

Irakurtzen jarraitu...

Gureaz Blai irratsaioaren 67. atalean gurasoek euskararen aldeko portaeren aurrean izan dezaketen erreakzio kontrajarriak landu dituzte Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak Nola entzun, hala erantzun atalean.

Horretaz gain, UEMAko lehendakari Maren Belastegik ekainaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunari buruzko xehetasunak eman dizkie.

https://www.flickr.com/photos/azadam/55015239/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/azadam/55015239/sizes/m/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...

Gureaz Blai irratsaioko 66. saioan Donostian martxan jarritako egitasmo bati buruz hitz egin dute Bagera elkarteko kide den Urko Aierberekin. Donostian euskarari buruzko kezka eta soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza jasotzearen premia sumatu zuten. Premia hori asetzeko antolatu ditu Bagera elkarteak solasaldi soziolinguistikoak. Solasaldi horien inguruan hitz egin dute aste honetako irratsaioan.

https://www.flickr.com/photos/euskarazbizi/9321376698/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/euskarazbizi/9321376698/sizes/m/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...

Info7 irratiko Gureaz Blai irratsaioko aste honetako saioan lehenengo hitza euskaraz egiten ez dugunean edota euskaraz ez dakitenei lehen harreran euskaraz ez egiteak dituen ondorioak aztertu dituzte. Horretaz gain, Iñaki Arantzabal informatikariak udalen webguneetako euskara zerbitzuen inguruko aholkua eskaini du.

Hemen entzun dezakezue: Gureaz Blai 65. irratsaioa

https://www.flickr.com/photos/wjlonien/11158206434/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/wjlonien/11158206434/sizes/m/in/photostream/

 

Irakurtzen jarraitu...

Inforzazpi irratian astearteetan (13:00etan eta 21:00etan) Gureaz Blai saioa emititzen da, TELP tailerrekin lotura zuzena duen saioa, hain zuzen ere.

Aste honetako saioan gertaera xelebre bat izan dute mintzagai“… eskerrik asko. Y dos bocatas de lomo con queso”, esan eta “Perdona, es que no entiendo euskera” erantzun. Egoera horretaz aritu dira Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa  Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu-n, berriz, aste honetan Egiako (Donostia) kultur etxean ikusgai jarri duten Euskara, ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketaz hitz egin dute Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Erasunekin.

Hementxe duzue sarean entzuteko aukera: Gureaz Blai 64. irratsaioa.

 

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/bocadorada/2341456294/

Irakurtzen jarraitu...