Soka luzea ekarri du atzo Gaizka Garitanori Almeriako prentsaurrekoan gertatutakoa kazetari batzuen errespetu falta dela eta. Ikusi ez baduzue, hemen duzue bideoa:

Eredugarri Garitanoren jokaera. Norbaitek esan duen moduan, espaloitik ez jaisteko oholtzatik jaitsi da.

Twitterren #MileskerGaritano traolak abian jarri dituzte Garitanoren jokaera eskertzeko. Twitter bidez jende askok eskertu du Garitanoren jokaera, besteak beste, Patxi Baztarrikak Paul Bilbaok, Mertxe Mugikak.

Era berean, txalogarria Almeriako prentsa arduradunaren jokaera errespetua eskatuz eta ETBko kazetariarenabigarrenean ere euskaraz galdetzeagatik. Hirurei mila esker eta segi horrela. Espero dezagun gertaera honek laguntzea horrelakoak berriz gerta ez daitezen, ez Almerian, ez Euskal Herrian bertan.

Raül Agné entrenatzaileari ere berdin gertatu zitzaion duela urte batzuk:

 

Irakurtzen jarraitu...

Gureaz Blai irratsaioko 66. saioan Donostian martxan jarritako egitasmo bati buruz hitz egin dute Bagera elkarteko kide den Urko Aierberekin. Donostian euskarari buruzko kezka eta soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza jasotzearen premia sumatu zuten. Premia hori asetzeko antolatu ditu Bagera elkarteak solasaldi soziolinguistikoak. Solasaldi horien inguruan hitz egin dute aste honetako irratsaioan.

https://www.flickr.com/photos/euskarazbizi/9321376698/sizes/m/in/photostream/

https://www.flickr.com/photos/euskarazbizi/9321376698/sizes/m/in/photostream/

Irakurtzen jarraitu...

Zarauzko Udalak, euskararen astea antolatu du. Bertan euskara normalkuntza helburu eta hizpide dituzten hainbat ekitaldi antolatu dituzte maiatzaren 12tik 18ra bitartean. Tartean TELP tailerren inguruko hitzaldia.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 12-18, Merkatu Plaza, 18:00-20:00

Euskara, ospeletik eguterara erakusketa.

Maiatzak 13, Etxezabala, 19:00

Telp tailerrei buruzko hitzaldia.

 Maiatzak 14, Etxezabala, 19:00

Jon Sarasuaren hitzaldia: “Hiztunpolisa: norabideaz ideia batzuk”

 Maiatzak 15, Modelo Aretoa, 19:00

“Ospela eta Egutera” dokumentala eta mahai-ingurua.

 Maiatzak 16, Etxezabala, 13:00

Sari banaketa: euskai sariak. Zarautzen euskararen normalkuntzan aurrerapausu nabariak egin dituzten 3. sektoreko establezimendu, enpresa zein elkarteei beren ahalegina eskertzeko.

 Euskararen_astea_Zarautz

 

Irakurtzen jarraitu...

Onintza Iruretak ARGIA aldizkarian argitaratutako artikuluan esperientzia polit baten berri ematen digu. Topaketa Lesbianista batzuetan, hizlari batek bere hitzaldia euskaraz egiteko asmoa zuenez, entzuleei (tartean Espainiako Estatutik etorritako pertsonak zeuden) xuxurlatze sistema (batek besteari belarrira itzultzea hizlariak esandakoa) erabiltzeko proposamena egin zien eta ezetz jakin zer gertatu zen?

 Erantzuna hemen: Euskarak (gaztelaniaz bada ere) balio du ligatzeko

 

 

Irakurtzen jarraitu...