Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak poziktibity kanpainaren barruan egitasmo berri bat aurkeztu du:  Eta txipa aldatuko bagenu? Umorezko bideo esketxen bidez, euskal hiztunen artean ohikoak izaten diren hainbat egoera azalduko dira www.aldatutxipa.eus webgunean. Horrela, euskararen erabilera mugatzen duten hainbat aurreiritzien inguruko gogoeta eragin nahi da.

Oraingoz lau esketx igo dituzte webgunera, baina datozen hilabeteetan esketx gehiago igotzeko asmoa dute.

TELP tailerretako partaideei ezagunak egingo zaizkie esketx horiek islatzen dituzten egoerak, tailerretan aztertu eta gainditzen laguntzen ditugun egoerak baitira:

Lehen hitza euskaraz:

Euskaldun berriarekin pazientziarik ez:

Taldean erdaraz batengatik:

Haurrari euskararaz eta bikotekidearekin erdaraz:

 

Irakurtzen jarraitu...

Zarauzko EHEk ekimen interesgarria abiatu du. Hainbat egoeratan euskaraz mantendu ahal izateko zer egin dezakegun erakusten dizkiguten esketxak grabatu eta zabaltzen ari dira. Esketxek helburu pedagogikoa dute, lehenengo egin behar ez dena ikusi eta ondoren nola egin daitekeen erakusten dute. Era horretan, euskaldunei ereduak ematen dizkiete.

Hona hemen bideoak:

Pertsona bati lehenengo hitza zuzentzerakoan, utikan estereotipo eta aurreiritziak:

Publiko aurrean hitz egin behar den egoeretan ere, nola egin daitekeen proposatzen dute, eredu izatearen garrantzia gogora ekarriz:

Azkenik, lagun koadrilan  4 euskaldun + erdaldun 1 = 5 erdaldun ekuazioa apurtzeko jarraibideak ere ematen dizkigute:

Ekimen baliagarria benetan Zarauzko EHEkoek abiatu dutena. Biba zuek!

Irakurtzen jarraitu...

Hona hemen sarean aurkitu dugun irakurgaia. Zuek manamendu hauetakoren bat jarraitzen duzue?

I. Ez enbarazu egin. Ez nabarmendu (euskaraz eginez, erran nahi baita). Etxetik kanpo izan koxmopolita (erdaraz egin, erran nahi baita). Euskaraz etxean eta etxe-etxekoekin.

II. Izan “edukazio oneko” eta erdaraz mintzatu beti inguruan (10 metroko erradio batean, erran nahi baita) erdaldunik balego.

III. Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako / euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta ez guztiek ere.

IV. Ezezagunari lehen hitza erdaraz egin. Erdaraz dakiela ziurra da. Bestela jokatzea nabarmen agertu nahi izatea da edo enbarazu egin nahi izatea.

V. Administrazio publiko batean euskarazko arretarik ez badizute bermatzen, ongi hartu. Prozesu guztiek behar izaten dute denbora. Gainera, prozesu batzuek, beste batzuek baino denbora gehiago behar izaten dute. Euskararenak kasu. Eta ez nabarmendu; halakoetan euskaldunak otzan jokatu ohi du eta. Areago, seguruenik administrazio horretako langile hori ezezagun zenuen ezta? Zer dela eta orduan, euskaraz enbarazu egin behar hori?

VI. Ez keinu txarrik egin ikastolako, Euskara elkarteko edo Euskara Zerbitzu publiko hartako lankide erdarazale amorratu horri. Ez nabarmen gerarazi. Nahikoa sufritzen du eta berak euskaldun tematiz eta enbarazu eginzalez inguratuta. Malgu izan. Bi malgu, mai frien.

VII. Hiperdenda handi horietan euskaraz dauden iragarki urriak ondo irakurtzerik ez baduzu, malgu jokatu eta erdarazkoetara jo, ondotxo menderatzen duzu eta. Gainera, ulergarriagoak izan ohi dira, jatorrizkoak direnez gero.

VIII. Alderdi abertzale bateko kide bazara, euskaraz egizu nahi beste batzar handietan (bestela ez): alderdikide erdaldunek ere egingo dizute txalo. Hori bai, alderdiko kargudunei euskaraz jakin beharrik eskatzea ez dakizula bururatu, bestelako txaloak jaso jaso ditzakezu eta. Besteei zer egin behar duten esatea oso itsusi dago (horretarako kargudunak leudeke, gainera).

IX. Alderdi “nonacionalista” bateko kide bazara, euskaraz “egun on – buenos dias” eta “Agur” esatea zilegi da. Hortik aurrera ez da komeni. Zeure onerako diotsugu.

X. Medikuarenean erdaraz. Izan ere, zer nahi duzu? Mediku ona ala euskalduna?

Eta Ertzainekin batez ere, “malgu” jokatu, komeni zaizu eta. Benemeritarekin nola? Galdetzea ere, konpai, horiekin oso-oso-oso “malgu”.

Tiraka.net

 

Irakurtzen jarraitu...